Itxi

Asteazkenean, 20:45ean

Ribas (Real Madril-Caja Laboral): 'Ez dugu Gasteizera itzuli nahi'

Erredakzioa

Baskoniarrak badaki ez dela partida erraza izango: "Talde gogorra da, azken unera arte dena ematen duena".

Caja Laboralek eta Real Madrilek finalerdietako hirugarren partida jokatuko dute asteazken honetan, Vistalegren 20:45etik aurrera.

"Garaipen bat lortu beharra daukagu eta, ahal bada, lehena, ez dugu Gasteizera itzuli nahi", esan du. "Aurreneko bi norgehiagokak irabazita", konfiantzarekin dago Baskonia.

"Nahi duguna beste bat irabaztea da eta lortzekotan garrantzi handiko pausua izango da. Denboraldi honetako helburua lortuko genuke: finalerako txartela eskuratzea", gaineratu du. Dena den, Ribasek badaki ez dela partida erraza izango: "Talde gogorra da, azken unera arte dena ematen duena".

Albisteak (2)