Itxi

Hirutik hiru

ACB: Regal Bartzelona, denboraldiko hirugarrenaren bila

Erredakzioa

Talde katalanak ACBko finalerdietako kanporaketan hirugarren garaipena lortu du (3-0) eta finalean Caja Laboral-Real Madril kanporaketako garailea topatuko du.

Regal&' || 'nbsp;Bartzelonak&' || 'nbsp;ACBko finalerako sailkapena lortu du,&' || 'nbsp;Unicaja garaituta (72-82).&' || 'nbsp;Serieko hirugarrena partida zoragarria izan zen eta azken minutuetan erabaki zen Erazem&' || 'nbsp;Lorbek hegaleko pibotak erdietsitako hiruko bi saskiratzeri esker.

Lehenengo laurdena bizi-bizia izan zen, intentsitate handiko defentsekin. Bartzelonak taulapean ikusi zuen nagusitasuna eta hura baliatu zuen, baina Unicajak okerra zuzendu eta Freeland eta Jimenez kantxaratu zituen. Lehenengo laurdenaren amaierara Malagakoen aldeko 21-20 markagailuarekin heldu zen.

Etxekoek ez zuten erritmoa moteldu.&' || 'nbsp;Bartzelona ezustean harrapatzea lortu zuten eta 19. minuturako 40-31ko errenta zuten etxekoek. Hala ere,&' || 'nbsp;Gianluca Basilek jarraian lortutako lau puntuk 40-35ekoa utzi zuten atsedenaldian.

Handik aurrera partida oso orekatua izan zen.&' || 'nbsp;Unicajak tartea zabaltzeko grina erakutsi zuen eta Bartzelona, buru-makur. Hala ere, etxekoen minutu txar batzuk Lorbekek baliatu zituen aldea murrizteko eta partida berdintzeko (50-50, 26- minutuan).

29. minutuko berdinketak (57-57) azken laurdenerako uzten zuen partidaren erabakia. Hiruko jaurtiketek hartu zuten azken laurdeneko protagonismoa eta horietan nagusi izan zen Bartzelona, batez ere Erazem&' || 'nbsp;Lorbeken eskumutur finari esker.

Fitxa teknikoa:

72 - Unicaja (21+19+19+13): Cook (5), Blanco (6), Neal (18), Printezis (7), Archibald (6)- hasierako bostekoa- Welsch (0), Rodríguez (14), Jiménez (2), Rubio (0) eta Freeland (10).

82 - Regal FC Bartzelona (20+15+22+25): Ricki Rubio (5), Navarro (14), Mickeal (16), Lorbek (16), N''Dong (2)- hasierako bostekoa- Lakovic (0), Vázquez (6), Sada (2), Basile (20), Morris (1) eta Grimau (0).