Itxi

NBAko finala (1-2)

Boston Celtics-L.A. Lakers, (84-91): Garaipena kaliforniarrentzat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Defentsako lana, Kobe Bryanten eta Fisherren partida ona izan da partida irabazteko giltza. Kanporaketa 1-2 dago Lakersen alde.

Boston Celtics eta Los Angeles Lakers NBAko finala jokatzen ari dira. Los Angelesen jokatutako lehen bi partiden ondoren, talde bakoitzak garaipen bana zuten.

Hirugarren partida Bostonen jokatu zen eta Lakersek lortu zuen garaipena 84-91ko emaitzarekin. Defentsan lan bikaina egin zuten Los Angelesekoek eta Bryanten eta Fisherren partida bikainari esker garaipena lortu zuten. Orain, finala 1-2 dago Lakersen alde eta beraien kantxara itzultzea ziurtatuta daukate gutxienez. Laugarren partida Bostonen jokatuko da.

Fitxa teknikoa:

84 - Boston Celtics (17+23+21+23): Rondo (11), Allen (2), Perkins (5), Pierce (15), Garnett (25) –hasierako bostekoa-, Davis (12), Allen (7), Wallace (2) eta Robinson (5).

91 - Los Angeles Lakers (26+26+15+24):
Bryant (29), Fisher (16), Bynum (9), Gasol (13), Artest (2) –hasierako bostekoa-, Odom (12), Brown (4), Walton (2), Farmar (2) eta Vujacic (2).

Albisteak (2)