Superkopa
Kanaria Handiak irabazi du Superkopa, Bartzelonaren aurka (79-59)
Agentziak | Erredakzioa
Kanariarrek 20 puntuko aldea lortu dute kataluniarrekiko, eta lehenengoz irabazi dute titulu ofizial bat, Gasteizen.
Herbalife Kanaria Handiak Gasteizko Superkopa eskuratu du, Bartzelonaren kontra irabazita (79-59), eta lehenengoz lortu du titulu ofizial bat.
Kanariarrek merezita irabazi dute txapelketa. Denboraldi-aurreko talderik onena izan da, hobeto prestatuta dagoela.
Bartzelona eta Real Madril izan dira azken 7 urteotako garaile bakarrak.
Kyle Kuric aukeratu dute txapelketako MVPa. Estatubatuarrak joko ona egin du finalean, eta bikain aritu zen Baskoniaren aurkako finalerdian.
FITXA TEKNIKOA
Herbalife Kanaria Handia: McCalebb (15), Salin (10), O'Neale (8), Báez (11), Hendrix (8)-hasierako boskotea-, Rabaseda (-), Planinic (12), Oliver (1), Kuric (10), Pasecniks (2), Pauli (-) eta Aguilar (2).
BarTZelona Lassa: Rice (6), Oleson (8), Perperoglou (-), Claver (12), Tomic (6)-hasierako boskotea-, Doellman (7), Dorsey (4), Ribas (2), Navarro (12), Eriksson(-) eta Peno (-).
Partzialak: 23-17, 27-22, 12-19 eta 17-11.