Hamaseigarrenez
NBA: Lakers taldeak irabazi du eraztuna
Erredakzioa
Kostata gainditu du Kobe Bryant eta Pau Gasolen taldeak zazpigarren eta azken partidan Boston Celtics (83-79).
Los Angeles Lakers taldeak irabazi du NBAko finalaren zazpigarren eta azken partida (83-79). Pau Gasol eta Kobe Bryanten taldeak kostata hartu du mendean Boston Celtics, baina landutako titulua eskuratu dute, klubaren ibilbideko hamaseigarrena, hain zuzen ere.
Fitxa teknikoa:
83 - Los Angeles Lakers (14+20+19+30): Fisher (10), Bryant (23), Artest (20), Gasol (19), Bynum (2) -hasierako bostekoa-, Odom (7), Brown (-), Vujacic (2), Farmar (-) eta Powell (-).
79 - Boston Celtics (23+17+17+22): Rondo (14), Ray Allen (13), Pierce (18), Garnett (17), Wallace (11) -hasierako bostekoa-, Tony Allen(-), Davis (6), Finley (-), Robinson (-) etaScalabrine (-).