Urriaren 14tik-16ra artean
Caja Laboral Baskoniak NBAko taldeen aurka jokatuko du AEBetan
Erredakzioa
Urriaren 14an Grizzliesen aurka jokatuko du Memphisen eta urriaren 16an Spursen aurka jokatuko du San Antonion. Partida honetan litekeena da Spliter arabarren aurka aritzea.
Euroliga eta NBAren arteko hitzarmenak Caja Laboral Baskonia hurbilduko du datorren urrian AEBetara. ACBko hainbat taldek izan dute orain arte NBAkoen aurka jokatzeko aukera, etxean normalean.
Barcak Lakersekin neurtu zituen indarak iaz, Los Angelesen bertan. Caja Laboral Baskoniak berriz, bat ez, bi partida jokatuko ditu. Urriaren 14an Memphis Grizzlies taldearen kantxan, alegia, Marc Gasolen taldearekin. Handik bi gunera berriz, San Antoniora egingo du Spursen aurka aritzeko. Partida horretan, litekeena da Tiago Spliter arabarren aurkari izatea.