Itxi

Valentzia garaitu du finalean

Pablo Lasoren Real Madril, Kopako txapeldun (97-95)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Madrildarrak Valentzia Basketi gailendu zaizkio Buesa Arenan jokatutako finalean. Laugarren aldiz jarraian irabazi dute Kopa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Real Madrilek laugarrenez jarraian irabazi du Errege Kopa, Valentzia Basket 97 eta 95 menderatuta Buesa Arenan jokatutako finalean.

Laugarren garaipen honekin, ACBko Kopako lehiaketa mota hau hasi zenetik beste inork lortutako balentria erdietsi dute madrildarrek.

Sergio Llull (22 puntu) eta Anthony Randolph (20 puntu) izan dira zurien liderrak. Lasoren taldeak azken segundora arte lehiatu behar izan du Valentzia mendean hartzeko.


Albisteak (3)

Bideoak (1)