1-2 kanporaketan
Valencia Basketek Real Madril gainditu, eta eskura du titulua
Agencias | Redacción
La Fontetan 81-64 irabazi du talde laranjak eta Endesa Liga irabazteko garaipen bakarra behar dute geratzen diren bi partidetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Valencia Basketek Real Madril gainditu zuen Endesa Ligako play offetako finaleko hirugarren partidan 81-64 eta kanporaketan 2-1 aurreratu dira. Orain eskura dute titulua, Endesa Liga irabazteko garaipen bakarra behar dute geratzen diren bi partidetan.
Hurrengoa La Fontetan izango da ere ostiralean.
FITXA TEKNIKOA
VALENTZIA BASKET, 81 - REAL MADRIL, 64. (36-35, atsedenaldian).
VALENTZIA BASKET: Diot (5), San Emeterio (15), Sato (8), Sikma (6) eta Dubljevic (14) --hasierako bostekoa--; Thomas (16), Vives (9), Oriola (4), Sastre (-) eta Rafa Martinez (4).
REAL MADRID: Llull (16), Rudy Fernandez (10), Maciulis (-), Reyes (-) eta Ayón (15) --hasierako bostekoa--; Doncic (13), Carroll (3), Hunter (-), Randolph (3), Taylor (4) eta Nocioni (-).
PARTZIALAK: 11-16, 25-19, 23-16 eta 22-13.