Turkian
Munduko saskibaloi txapelketa: Brasil, AEB mendean hartzeko zorian
Erredakzioa
Huertasek eta Barbosak garaipena eskuratzeko bi saskiratze izan zituzten amaieran, baina baloia ez zen sartu. Azkenean, 70-68 nagusitu ziren estatubatuarrak.
Brasilek AEB gainditzeko aukera izan zituen partidaren amaieran, baina azkenean 70-68 galdu zuen. Norgehiagoka ikusgarria izan zen. Indarra, abiadura eta gogoekin jokatu zuen Brasilek eta lehen laurdenaren amaieran markagailuan aurretik ziren (22-26) baita atsedenaldian ere (43-46).
Marcelinho Huertas, Tiago Splitter eta Leandro Barbosa izan ziren onenak Brasilgo taldean. Huertasek eta Barbosak garaipena eskuratzeko bi saskiratze izan zituzten amaieran, baina baloia ez zen sartu. B multzoko beste bi partidetan, Esloveniak Kroazia hartu zuen mendean (91-84) eta Tunisiak porrota jaso zuen Iranen kontra (58-71).
A multzoan, Argentinak garaipen erosoa batu zuen Angolaren aurka (91-70) eta Serbia izan zen nagusi Jordaniaren aurkako neurketan (69-112). Alemaniak, bestalde, ezin izan zion Australiari irabazi (78-43). C eta D multzoek atsedena izan zuten.