Kargatzen...
Itxi

Lesio larria

Sergio Llullek agur esan behar izan dio Eurobasket txapelketari

eitb.eus

Leer en Castellano

Haustura du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan.

Sergio Llul. EFE

Sergio Llull saskibaloi jokalariak ez du Europako Txapelketa jokatuko. Jokalaria larri lesionatu da bart Tenerifen Espainiako selekzioak Belgikaren kontra jokatutako neurketan.

Partidaren bosgarren minutuan egin du min. Quironsalud Ospitalean probak egin ostean zabaldu dutenez, haustura du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan.