Itxi

Behin-behineko neurria

ACBk Betis taldea inskribatu du Endesa Ligan

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

ACBko Batzar Nagusiak erabaki du Real Betis Energia Plus taldea 2017-2018. denboraldirako inskribatzea. Neurria "behin-behinekoa" dela adierazi dute. Ondorioz, 18 talde izango ditu Endesa Ligak.

Aurreko denboraldiko Bilbao Basket-Real Betis partidako irudia. Argazkia: EFE

ACBko Batzar Nagusiak jakinarazi du Real Betis Energia Plus taldea inskribatu duela Endesa Ligan 2017-2018. denboraldirako "behin behineko" neurri bezala. Bartzelonako epaitegiaren erabakia aztertu ostean hartu du erabakia Batzar Nagusiak eta Endesa Ligaren hasiera, irailaren 30ean mantendu du.

Ondorioz, Betis inskribatu ostean, 2017-2018ko Endesa Ligak 18 talde izango ditu. ACBk jakinarazi du baita, behin-behineko egutegi berria sortuko duela. Egutegi berriak, auretik jarritako jardunaldien datak errespetatuko ditu. Ondorioz, 2017-2018ko Endesa Liga irailaren 30ean hasiko da, eta fase erregularra maiatzaren 24an bukatuko da.

 

Albisteak (2)