Itxi

ACB Liga

Unicaja-Caja Laboral, titulua lortu nahi duten bi talde aurrez aurre

Erredakzioa

Malagako Martin Carpenan jokatuko dute larunbat honetan 18:00etan. Unicajako jokalari ohia den Haislip baja da norgehiagoka honetarako.

Unicajak eta Caja Laboral Baskoniak ACB Ligako titulua lortzeko borrokan ariko diren taldeen arteko lehen lehia jokatuko dute larunbatean (18:00etan) Martin Carpena pabilioian.

Unicajako jokalari ohia den Marcus Haislip baja da partida honetarako Baskoniaren aldetik. Dena den, liderra da Caja Laboral eta ez du baja hori igarri behar.

Malagako taldean Robert Archibald zalantza da, baina badirudi jokatzeko moduan egongo dela. Baskoniak kontutan izan beharko du Robert Kurz, ACB Ligako lehen MVPa.

Albisteak (3)