Fitxaketa
Lointek Gernikak Mozambikeko Leia Dongue fitxatu du
Agentziak | eitb.eus
Marina Bas ordezkatuko du. Errusiarrak Turkiako ligan jokatuko du orain.
Lointek Gernika Bizkaiak Marina Bas errusiarra ordezkatuko duen jokalariaren izena eman du gaur.
Mozanbikeko Leia 'Tanucha' Donguek talde bizkaitarrean jokatuko du eta denboraldia amaitu arte izango da Lointek taldean. Hegalekoa zein pibota da, 1,84 metroko altuera du eta 26 urte ditu afrikarrak.
Dongue ostegun honetan bertan helduko da Gernikara. Azken asteetan Afrikako Klubetako Kopako Txapeldun bilakatu berri da Angolako Angosto taldearekin (Euroligaren pareko lehiaketa); bertan 19,8 puntu eta 7,5 errebote erdietsi ditu batez beste partidako.