90-92
Bartzelona, Kopako txapeldun
Erredakzioa
Kataluniako taldeak 90-92 irabazi dio finala Real Madrili eta titulua eskuratu du.
Bartzelona da saskibaloiko Errege Kopako txapelduna, finala Real Madrili irabazita (90-92). Pesic taldea zuzentzen hasi berri da, eta titulu bat eman dio jada bere taldeari.
Lehia parekatuta egon da lehen jabetzen ostean, baina minutuak aurrera joan ahala Real Madril nagusitzen hasi da. Lasok zuzentzen duen taldeak 8 puntuko abantaila izan du (21-13), baina 6 puntuko abantailarekin amaitu ditu lehen hamar minutuak (21-15). Bigarren laurdenean Bartzelonak bere jokoa hobetu du. Pesicek zuzentzen duen taldeak aldeak murriztu ditu, neurketa berdindu (26-26) eta aurrea hartu du markagailuan. Gainera, Barça gehiago izan da bigarren hamar minutuetan eta 6 puntuko errenta lortu du (34-40) atsedenaldira iristean.
Atsedenaldiaren ostean nagusi izan da Bartzelona. Kataluniako taldeak saskira jaurti duen ia aldi guztietan asmatu egin du. Real Madril ez da fin ibili erasoko jokoan eta defentsan asko kosta zaio aurkaria gelditzea. Gainera, Barçak hiruko asko sartu ditu, eta 15 puntuko abantaila lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (52-67). Azken laurdenean saiatu da Real Madril aldeak murrizten, baina gerturatzen izan den bakoitzean Bartzelonak berriro aldea handitzen izan du. Lasok zuzentzen duen taldea 7 puntura hurbildu da (76-83) amaierarako 2 minuturen faltan eta minutu bakarra falta izan denean, 5 puntura gerturatu da (82-87). Bartzelonak berriro 8 puntuko errenta lortu du azken minutuan (82-90) eta titulua oso hurbil izan du. Real Madrilek, ordea, ez du etsi eta 11 segundoren faltan bi puntura kokatu da (90-92). Bartzelonak bi jaurtiketa libreak huts egin ditu, eta azken jabetza Real Madrilena izan da; hala ere, Madrileko taldeak ez du asmatu eta Bartzelonak lortu du garaipena, 90-92ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
90. Real Madril (21+13+18+38): Causeur (2), Doncic (14), Campazzo (14), Tavares (2), Thompkins (17) -hasierako bostekoa- Randolph (2), Fernández (14), Reyes (2), Ayón (3), Carroll (18), eta Taylor (2).
92. Bartzelona (15+25+27+25): Hanga (12), Heurtel (8), Sanders (12), Tomic (17) y Moerman (4) -hasierako bostekoa-, Ribas (21), Navarro (-), Oriola (9), Claver (7), Koponen (2).
Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Emilio Perez Pizarro eta Carlos Peruga.