85-80
Real Madril, Euroligako txapeldun hamargarrenez
Erredakzioa
Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak 85-80 irabazi dio finala Fenerbahçeri, eta bere historiako hamargarren Europako Kopa irabazi du.
Real Madrilek 2017-2018ko Euroliga irabazi du, finalean Fenerbahçe Dogus menderatuta (85-80), Belgraden. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak bere historiako hamargarren Europako Kopa irabazi du.
Finalerdietan CSKA kanporatu zuen, eta finalean Fenerbahçeri gailendu zaio. Fabian Caseur izan da partidako izarra. Final lehiatua izan da, baina Real Madrilen kemena eta defentsako lana nagusitu dira.