ENDESA LIGAKO PLAY-OFFAK
Real Madrilek bigarren garaipena lortu du Herbalife borrokolari baten aurka (92-83)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Lasok entrenatzen duen taldeak nahikoa du partida bat irabaztearekin finalean egon ahal izateko.
Real Madrilek Endesa Ligako finalerdiak oso ondo bideratuta utzi ditu astearte honetan lortu duen garaipenarekin, nahiz eta asko sufritu duen Herbalife Kanaria Handia bigarren partidan azpiratzeko (92-83).
Bisitariek madrildarren erabateko ahalegina behartu dute 30 minutuz, baina azken laurdenean taldeko lanaren bidez eta hiruko jaurtiketetan erakutsitako eraginkortasunaren poderioz maldan gora izan duten norgehiagoka poltsikoratu dute zuriek.
Horrenbestez, azken txanpan izandako erreakzioari esker, finalerako txartela garaipen bakarrera dute Pablo Lasok entrenatzen dituen mutilek; Luis Casimirorenak, berriz, kinka larrian geratu dira.
Fitxa teknikoa:
Real Madril 92 (19+33+18+22): Campazzo (9), Causeur (6), Taylor (5), Reyes (2) eta Ayon (12) —hasierako bostekoa—, Randolph (1), Doncic (14), Carroll (9), Fernandez (8), Llull (13), Thompkins (5) eta Tavares (8).
Herbalife Kanaria Handia 83 (21+29+20+13): Oliver (7), Baez (9), Rabaseda (8), Radicevic (11) eta Fischer (5) —hasierako bostekoa—, Eriksson (12), Balvin (13), Mekel (7), Pasecknis (4), Pauli (2) eta Aguilar (5).
Epaileak: Juan Carlos Garcia Gonzalez, Carlos Peruga eta Oscar Perea.