Aurrekontu arazoak
Eurokopan ez parte hartzea erabaki du IDK Gipuzkoak
eitb.eus
Uko egin dio lehiaketa horretan lehiatzeko eskubideari, ez duelako lortu bertan aritzeko behar zuen aurrekontu gehigarria.
IDK Gipuzkoak astelehen arratsaldean jakinarazi duenez, datorren denboraldian ez du Eurokopa jokatuko, nahiz eta bertan lehiatzeko kirol-eskubidea izan.
Donostiako klubak adierazi duenaren arabera, ez dira bete Eurokopan aritzeko zuzendaritzak ezarri zituen helburuak: lehenik, 80.000-90.000 euroko aurrekontu gehigarria lortzea, "lehiaketa horri behar besteko bermeekin aurre egin ahal izateko"; bigarrenik, aipatu diru-sarrera horren erdia baino gehiago babesle pribatu iraunkorretatik etortzea, "klubaren egitura eta iraunkortasuna sendotzeko epe ertain eta luzera".
Nola ez diren baldintza horiek bete, talde donostiarrak ez du erabiliko Europan aritzeko bere txartela.
KOMUNIKATUA! IDK Gipuzkoak kluba sendotzen jarraitu nahi du, eta du datorren denboraldiko Eurocupen ez jokatzea erabaki du https://t.co/2jZq07TTcG
— IDK GIPUZKOA (@ibaetabasket) 11 de junio de 2018