Itxi

Euroliga

Euroligak ofizial egin du datorren denboraldian bertan arituko diren taldeen zerrenda

Erredakzioa

Europako saskibaloi txapelketa gorenean lehiatuko diren 16 taldeen izenak jakinarazi dituzte, eta Kirolbet Baskonia da horietako bat.

Kirolbet Baskonia. Argazkia: EFE

Euroligak astearte honetan eman ditu jakitera datorren denboraldian txapelketa honetan arituko diren 16 taldeen izenak. Zerrendan, Kirolbet Baskonia ageri da, eta 'Lauko Finala' Gasteizko Buesa Arenan jokatuko da.

Iragan denboraldiarekin alderatuta, hiru dira berritasunak: Herbalife Kanaria Handia, Bayern Munich eta Buducnost VOLI Podgorica. Hiru talde horiek Euroliga jokatzeko txartela lortu dute, eta Valentzia, Unicaja eta Brose Bamberg taldeek, berriz, ez dute Euroliga jokatuko. 

2018-2019ko Euroligan parte hartuko duten 16 taldeak:

Buducnost VOLI Podgorica
FC Bayern Munich
Olinpiakos Pireo
Panathinaikos Superfoods Atenas
Maccabi FOX Tel Aviv
AX Armani Exchange Olimpia Milan
Zalgiris Kaunas
CSKA Mosku
Khimki Mosku
FC Bartzelona Lassa
Kirolbet Baskonia Gasteiz
Real Madril
Herbalife Kanaria Handia
Anadolu Efes Istanbul
Fenerbahce Istanbul
Darussafaka Istanbul

 

Albisteak (3)