Madrilen
ACB Kopa: Emozioa final-laurdenetan hasten da
Erredakzioa
Blancos de Rueda Valladolidek eta Power Electronics Valentziak jokatuko dute ostegun honetan txapelketako lehen partida (19:00). 21:30ean, Real Madril eta Kanaria Handiaren txanda izango da.
ACB Kopa final-laurdenetatik zirraragarria izango da. Sailkapen nagusian hirugarren sailkatuta dagoen Valladolidek Power Electronics Valentziaren aurka neurtuko ditu indarrak ostegun honetan txapelketako lehen partidan (19:00). Valladolidekoek partida zaila izango dute Pesic heldu zenetik hobera egin duen Valentziaren kontra.
Ondoren, 21:00etan, Real Madril eta Kanaria Handiaren txanda izango da. 1993. urtean irabazi zuten zuriek Kopa azkenekoz. Kanarietako taldean, Savane kapitaina izango da baja, baina baikor dira eta finalerdietarako txartela lortzea dute helburu.
Final-laurdenak
Ostegunean
Blancos de Rueda Valladolid - Power Electronics Valentzia 19:00
Real Madril - Kanaria Handia 2014 21:30
Ostiralean
Caja Laboral-Bizkaia Bilbao Basket 19:00
Regal FC Bartzelona-DKV Joventut 21:30