Kargatzen...
Itxi

DIA liga

Lointek Gernikak berriro irabazi du eta buruan jarraitzen du

eitb.eus

Leer en Castellano

Bizkaiko taldeak 65-77 garaitu du Ensino, eta DIA ligako sailkapen buruan dago, Perfumerias Avenidarekin batera, 7 garaipen lortu baititu jada. Eurokopako laugarren partida jokatuko du asteazkenean.

Dia Liga: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Duran Maquinaria Ensino Lugoko taldea garaitu du (65-77), eta DIA ligako buruan dago, Perfumerias Avenidasekin batera, 7 garaipenekin.

Gernikako taldeak 7 garaipenera luzatu du garaipenen bolada perfektua, orain arte jokatu dituen partida guztiak irabazi baititu.

Asteazkenean, Eurokopako laugarren partida jokatuko du, 20:00etan, Malosten, multzoko liderra den Spar Citylift Girona taldearen aurka.

 

Albisteak (4)