Kargatzen...
Itxi

4. jardunaldia

Lointek Gernikak Gironaren aurka jokatuko du Eurokopan

eitb.eus

Leer en Castellano

Bizkaiko taldeak Spar Citylift Gironaren aurka jokatuko du gaur, asteazkena, 20:00etan. Partida zuzenean izango duzue ikusgai eitb.eus-en eta ETB4n.

Lointek Gernika Araskiren aurkako partidan

Lointek Gernika Bizkaiak Spar Citylift Gironaren aurka jokatuko du gaur, Malosten, Eurokopako 4. jardunaldiko partida. 20:00etan hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB4n.

Gernikako taldeak, Perfumerías Avenida taldearekin batera, sailkapen buruan jarraitzen du Espainiako ligan, DIA ligan, azken partidan Durán Maquinarias Ensino Lugoko taldea 65-77 garaitu ondoren.

Eurokopan, aldiz, multzoen lehenengo partidan, 80-57 galdu zuen Spar Citylift Gironaren kontra, Katalunian. Gernikako taldeak ez zuen mailarik onena eman orduan, eta merezimendu osoz galdu zuen. Partida haren ostean Eurokopan jokatu dituen beste bi partidak, baina, irabazi egin ditu, eta, ondorioz, sailkapenean bigarren dago.

Gaur, asteazkena, Lointek Gernika Bizkaiak mendekua hartu eta hurrengo faserako sailkapena lortzeko aukera izango du partida berean.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)