Handitzea
Euroligan 18 taldek parte hartuko dute datorren denboralditik aurrera
Erredakzioa
ASVEL Villeurbanne eta Bayern Munich taldeek bermatuta izango dute partaidetza 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan.
Euroligak astearte honetan baieztatu du, datorren denboralditik aurrera 18 taldek parte hartuko dutela txapelketan. 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan bermatuta izango dute partaidetza ASVEL Villeurbanne talde frantziarrak eta Bayern Munich talde alemaniarrak.
Erabakia Tel-Aviven (Israel) hartu du Euroligak, astearte honetan egin duten batzarrean. Ondorioz, bi talde gehiago izango ditu saskibaloiko Europako txapelketa gorenak datorren denboraldian hasita.