Kargatzen...
Itxi

EUROKOPA

Lointek Gernika Bizkaia vs Galatasaray, play-offetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Joaneko partida urtarrilaren 3an jokatuko da Malosten, eta bueltakoa, hilaren 10ean, Istanbulen.

Lointek Gernika Bizkaiak Galatasayren aurka neurtuko ditu indarrak Eurokopako final-hamaseirenetarako sailkatzeko jokatu beharreko play-offetan. Joaneko partida etxean jokatuko du Gernikak, urtarrilaren 3an, Malosten, eta bueltakoa, hilaren 10ean, Istanbulen.

Talde turkiarrak Euroliga irabazi zuen 2014an, eta egun bederatzigarren tokian dago FIBAko sailkapenean; bizkaitarrak, ordea, 24. tokian daude.

Multzoetako sailkapenean, Galatasarayk lehen postua erdietsi du, bost partida irabazi eta bakarra galduta; Lointek Gernika Bizkaia, berriz, bigarren izan da, hiru garaipen eta hiru porrot lortuta.

 

Albisteak (2)