Itxi

EUROKOPA

Lointek Gernika Bizkaiak sailkapen historikoa lortu nahi du gaur Istanbulen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Mario Lopezen taldeak 15 puntuko errenta defendatuko du egungo txapelduna den Galatasarayren etxean.

Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako play-offetako itzuliko partida jokatuko du gaur, 17:30ean, Istanbulen, Galatasarayren kantxan. Partida ETB4 katetik eta eitb.eus-etik jarraitu ahal izango da, zuzenean.

Bizkaitarrek 15 puntuko aldeko errentarekin ekingo diote lehiari, aurreko asteazkenean Malosten jokatutako joaneko lehian garaipen handia lortu baitzuten (84-69).

Ondorioz, itxaropentsu daude, klubeko historian lehen aldiz txapelketako 16 talde onenen artean egoteko aukera eskura ikusten baitute, baina jakin badakite ez dela batere erronka samurra izango; izan ere, turkiarren kalitateaz gain (2014an, Euroliga irabazi zuten; 2016an eta 2018an, Eurokopako txapeldunak izan ziren), litekeena da gernikarrentzat zailena harmailetan aurkituko duten "giro gaiztoa" izatea.

Horrenbestez, helburua lortzeko bidean klubetik zabaldu duten mezua da ezinbestekoa izango dela "girora moldatzea" eta "turkiarren hasierako minutuetako erauntsiari aurre egitea".

Mario Lopez entrenatzaileak ezingo ditu Kamile Nacickaite eta Margaret Roundtree erabili, ez baitaude txapelketan izena emanda.

 

Albisteak (3)