Bartzelonan jokatuko da
Maccabik Euroligako finala aurreratzea nahi du, bestela ez du jokatuko
Erredakzioa
Tel Avivekoak finalerdia gainditzen badute final handiaren ordutegia aldatzea eskatuko dute. Gauean jokatu beharrean arratsaldean jokatzea, izan ere, gauean dolu nazionala hasten baita Israelen.
Maccabi Tel Avivek bart lortu zuen Euroligako Lauko Finalerako txartela Caja Laboral Baskoniari irabazita. Finalaren ordutegia aldatzea eskatuko dute israeldarrek jokatu behar duten finalerdia gainditzen badute.
"Esan dugu finalaren ordua ez bada aurreratzen ez dugula jokatuko. Finalerako sailkatzen bagara gaua baino lehen jokatzen saiatuko gara", adierazi du Shimon Mizrahi taldeko presidenteak.
''Lauko Finala'' maiatzaren 6tik 8ra artean jokatuko da Bartzelonan eta final handia maiatzaren 8ko gauean jokatuko da. Maccabik, ordea, antolatzaileei eskatuko die arratsaldean jokatzea. Izan ere, gau hortan dolu nazionala hasten da Israelen. Garrantzi handiko eguna da maiatzaren 8koa Israelen, bertako egutegiko garrantzitsuenetakoa.