Kargatzen...
Itxi

Dia Ligako play-offak

Hiru euskal taldeek galdu egin dute final-laurdenetako lehenengo partidetan

eitb.eus

Leer en Castellano

Asteazken honetan Dia Ligako kanporaketak hasi dira, eta Lointek, Araski eta IDk Gipuzkoak ezin izan dute irabazi

Courtney Williams Valentziako aurkari bat gainditu nahian. Argazkia: Lointek Gernika

Dia Ligako final-laurdenetako kanporaketak abian jarri dira asteazken honetan, eta euskal taldeek emaitza txarrak izan dituzte euren norgehiagoketetan, hirurek galdu baitute. Garaipenetik gertuen ibili dena Lointek Gernika izan da, bere neurketako lehenengo hiru laurdenetan agintzen joan baita markagailuan, baina, azkenerako ezin izan du Malosten bildutako zaleei garaipenik eskaini.

FINAL-LAURDENETAKO 1. PARTIDEN EMAITZAK

Perfumerías Avenida 77-51 Mann-Filter

Spar CityLift Girona 69-59 RPK Araski

Cadí La Seu 84-73 IDK Gipuzkoa

Lointek Gernika 69-76 Valentzia Basket

Hiru lehiatan erabakiko den kanporaketetako bigarren partidak igande honetan jokatuko dira:

FINAL-LAURDENETAKO 2. PARTIDAK

Mann-Filter vs Perfumerías Avenida (apirilaren 14an, igandea, 12:15ean)

RPK Araski vs Spar CityLift Girona (apirilaren 14an, igandea, 20:00etan)

IDK Gipuzkoa vs Cadí La Seu (apirilaren 14an, igandea, 12:00etan)

Valentzia Basket vs Lointek Gernika (apirilaren 14an, igandea, 20:00etan)