DIA liga
IDK Gipuzkoak eta Gernikak hirugarren partida behartu dute; Araski, kanporatuta
eitb.eus
Gipuzkoarrek irabazi egin diote Cadi La Seuri, eta Lointek Gernikak garaipena lortu du Valentziaren aurka. RPK Araskik, ordea, bigarrenez jarraian galdu du Gironaren kontra.
Igande honetan jokatu dira DIA ligako final-laurdenetako kanporaketetako bigarren partidak, eta hiru euskal taldeetatik bik bizirik jarraitzen dute. Hirugarrena, berriz, kanporatuta geratu da.
IDK Gipuzkoak garaipena lortu du Cadi La Seuren aurka (62-56), eta kanporaketako hirugarren partida behartu du. Gauza bera egin du Lointek Gernikak, Valentziari irabazita (54-66). Lleidan jokatuko du final-laurdenetako kanporaketako azken partida IDK Gipuzkoak, eta Lointek Gernikak etxean hartuko du Valentzia.
Albiste txarra RPK Araski taldearen eskutik iritsi zaigu, Arabako taldea kanporatuta geratu baita, Spar CityLift Gironaren aurka bigarrenez galdu ostean (41-68). Ondorioz, amaitu da denboraldia Gasteizko taldearentzat.