Endesa Liga 18/19
Real Madril eta Bartzelona, nor baino nor, tituluaren bila
eitb.eus
Endesa Ligako finaleko lehen bi partidak Madrilen jokatuko dira eta hurrengo biak, behar izatekotan, Bartzelonan.
Real Madrilek eta Bartzelona Lassak 18/19 denboraldiko Endesa Ligako finala jokatuko dute. Lehen partida iluntzeko 21:00etan jokatuko dute gaur Wizink Centre pabiloian.
Apustu etxeetan talde zuria da faborito nagusiena garaipena eskuratzeko; lehen bi partidak Madrileko Wizink Centerren jokatuko dira, hirugarrena eta laugarrena (behar izatekotan) Bartzelonan, eta azkena, kanporaketa bina baldin badoa, berriro ere Real Madrilen etxean.
EGITARAUA
Lehen partida
Real Madril - Bartzelona Lassa
Larunbatean, 21:00etan
Bigarren partida
Real Madril - Bartzelona Lassa
Astelehenan, 21:00etan
Hirugarren partida
Bartzelona Lassa - Real Madril
Asteazkenean, 21:00eta
Laugarren partida
Bartzelona Lassa - Real Madril
Ostiralean, 21:00etan
Bosgarren partida
Real Madril - Bartzelona Lassa
Igandean, 21:00etan