Itxi

Lauko Finala

Panathinaikos, Euroligako txapelduna

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Greziarrek 70-78 irabazi diote Maccabi Tel Avivi txapelketa honetako finalean. Bartzelonako Palau Sant Jordin jokatu da Lauko Finala.

Panathinaikosek irabazi du Euroliga txapelketa honetako finalean Maccabi Tel Avivi 70-78 irabazi ostean. Lauko Finala Bartzelonako Palau Sant Jordin jokatu da eta greziarrek eskuratu dute titulua. Finalerdietan Montepaschi Sienari irabazi zion Panathinaikosek eta Maccabik finaletik at utzi zuen Real Madril.

Partida osoan aurretik joan zen Panathinaikos. Lehen laurdenean zazpi puntuko abantaila lortu zuen talde greziarrak (15-22). Bigarren laurdenean Maccabik aldeak murriztea lortu du eta atsedenaldira Panathinaikosen aldeko 30-33ko emaitzarekin iritsi da partida.

Atsedenalditik bueltan Maccabik ezin izan zuen Panathinaikos gainditu eta greziarrek 11 puntuko abantaila eskuratu zuten hirugarren laurdenaren amaieran (43-54). Azken laurdenean abantaila erosoekin aritu zen Panathinaikos eta bazirudien erraz lortuko zuela garaipena. Azken txanpan, ordea, Maccabiren erreakzioa etorri zen eta lau puntura hurbildu ziren israeldarrak. Dena den, Panathinaikoseko jokalariak ez ziren urduri jarri eta garaipena eskuratu zuten (70-78).

Dimitris Diamantidis (Panathinaikos) aukeratu dute finaleko jokalari onena (MVP).

Fitxa teknikoa:

70 - Maccabi Electra Tel Aviv (15+15+13+27):Pargo (12), Eidson (17), Pnini (8), Eliyahu (12), Schortsanitis (4)-hasierako bostekoa- Blu (14), Hendrix (-), Burstein (-), Macvan (3) eta Sharp(-).

78 - Panathinaikos (22+11+21+24):Diamantidis (16), Calathes (4), Sato (13), Fotsis (5), Vougioukas (4)-hasierako bostekoa- Batiste (18), Maric (2), Perperoglou (2), Nicholas(14), Tsartsaris (-), Kaimakoglou (-) eta Tepic (-).