Itxi

Endesa Superkopa

Real Madril, Superkopako txapeldun

Erredakzioa

Leer en Castellano

Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak finala irabazi dio Bartzelonari 89-79ko emaitzarekin, eta titulua erdietsi du.

REal Madrileko jokalariak Superkopako garaikurra altxatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek 2019ko Endesa Superkopa irabazi du, finalean Bartzelona menderatuta, 89-79ko emaitzarekin. Ondorioz, denboraldiko lehen titulua eskuratu du Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak, eta seigarrenez irabazi du Superkopa.

Iaz ere titulu hau eskuratuta ekin zion Real Madrilek denboraldiari. Bartzelonaren aurkako finalean, hasieratik nagusi izan da Real Madril, eta 19 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (54-35). Hirugarren laurdenean aldeak murriztu ditu Barçak, eta neurketa estu joan da azken minutuetara arte. Partidako azken txanpan, Real Madril nagusi izan da, eta garaipena erdietsi du.

Fitxa teknikoa:

89 - Real Madril (21+27+21+20): Randolph (2), Campazzo (16), Carroll (9), Tavares (5) eta Taylor (8) -hasierako taldea-, Rudy (10), Laprovittola (9), Reyes (2), Deck (9), Llull (9) eta Mickey (10).

79 - Bartzelona (20+13+30+16): Davies (23), Pangos (2), Higgins (13), Claver (3) eta Mirotic (14) -hasierako taldea-, Hanga (3), Smits (2), Oriola (2), Delaney (13), Kuric eta Tomic (4).

Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Carlos Peruga eta Fernando Calatrava. Adam Hanga (36. min) Bartzelonako jokalaria eta Walter Tavares (38. min) Real Madrileko jokalaria, egotzi dituzte.

Albisteak (2)