Kargatzen...
Itxi

Emakumezkoen Liga

IDK Gipuzkoak, ezin ospatu oraindik lehen garaipena

eitb.eus

Leer en Castellano

Gipuzkoarrek 57-48 galdu zuten Mann-Filterren kontra, Gernika Bizkaia eta RPK Araski taldeek, ordea, ez zuten huts egin garaipena lortuz.

IDK Gipuzkoa

Asteburuan Saskibaloiko Emakumezkoen Ligako 4. jardunaldia jokatu egin da. IDK Gipuzkoak galdu egin zuen Mann-Filter Casablanca (57-48) taldeari egindako bisitan eta oraindik garaipenik ez dute lortu ligan.

Gernika Bizkaiak, bestalde, 3. jardunaldian jasotako porrota ahaztu eta Bembibre menderatu zuen etxetik kanpo (60-75); laugarren daude sailkapen nagusian. RPK Araskik ere irribarrea berreskuratu zuen ligako bigarren garaipena erdietsi eta gero. Gasteiztarrek Quesos El Pastor (63-65) gainditu zuten.

4. JARDUNALDIA

Mann-Filter 57-48 IDK Gipuzkoa
Adelantados 68-63 Al-Qazeres
Bembibre 60-75 Gernika
Cadi La Seu 37-73 Per. Avenida
Valentzia 76-32 C. Promete
Q. El Pastor 63-65 RPK Araski
Girona 66-58 Ensino