Kargatzen...
Itxi

Emakumezkoen Endesa Liga

Asteburuan, 9. jardunaldia jokoan

eitb.eus

Leer en Castellano

Aurreko astean atseden izan eta gero Gernika Bizkaiak, IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik partida dute larunbatean.

Lointek Gernika Bizkaia

Emakumezkoen Endesa Ligako 9. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Hiru euskal taldeak larunbatean arituko dira eta bolada onarekin jarraitzea izango da erronka azken partida hirurek irabazi zutelako.

Gernika Bizkaiak liderra gainditu zuen 8. jardunaldian eta oraingoan etxea jokatuko dute Ensinoren kontra, sailkapeneko zona epelean dagoen taldearen aurka hain zuzen ere.

IDK Gipuzkoak denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen eta aurrean sailkapenean gipuzkoarrekin berdinduta dagoen Campus Prometerekin neurtuko dituzte indarrak, beraz, putzutik ateratzeko abagune ona.

Eta azkenik, RPK Araski. Arabarrek aurkari gogorrenari egingo diote aurre, Perfumerias Avenida. Salamancan jokatuko dute eta bigarren postuan daude sailkapenean sei garaipen eta bi porrotekin.

Larunbata 23

18:00 Gernika Bizkaia vs Ensino

18:00 IDK Gipuzkoa vs Campus Promete

18:00 Perfumerias Avenida vs RPK Araski

18:15 Bembibre vs Cadi La Seu

21:30 Clarinos Tenerife vs Valentzia Basket

Igandea 24

12:00 Al-Qazeres vs Uni Girona

12:15 Mann-Filter vs Quesos El Pastor

Albisteak (3)