Kargatzen...
Itxi

10. jardunaldia

RPK Araski VS Gernika Bizkaia, euskal derbia Emakumezkoen Ligan

eitb.eus

Leer en Castellano

Mendizorrotzako pabiloiak hartuko du partida larunbatean. Gasteiztarren eta bizkaitarren arteko neurketa zuzenean jarraitu eitb.eus-en.

Araski vs Gernika Bizkaia (Artxiboko irudia)

Emakumezkoen Endesa Ligako 10. jardunaldiko lehen partida euskal derbia izango da. Larunbatean RPK Araskik eta Gernika Bizkaiak indarrak neurtuko dituzte Mendizorrotzako pabiloian arratsaldeko 18:30ean.

Gasteiztarrak zazpigarren dira sailkapenean eta nahiz eta azken neurketa Perfumerias Avenidasen aurka galdu sasoian dira (aurreko 3 partidak irabazi dituzte); bizkaitarrak, ordea, hirugarren postuan daude eta jokatutako azken sei partidetatik bakarra galdu dute.

IDK Gipuzkoak, bestalde, Cadi La Seuri egingo dio bisita. Neurketa zaila gipuzkoarrek dutena.

   10. JARDUNALDIA
   
Larunbata 30      
18:30 RPK Araski VS Gernika Bizkaia
19:00 Ensino VS Al-Qazeres
20:00 Cadi La Seu VS IDK Gipuzkoa
Igandea 1      
12:00 Camp. Promete VS Perfumerias Avenida 
12:00 Quesos ElPastor VS Clarinos Tenerife
17:30 Valentzia Basket  VS Bembibre
18:00 Uni Girona VS Mann-Filter

Albisteak (3)