Emakumezkoen Endesa Liga
Gernika Bizkaiak irabazi du RPK Araskiren kontrako derbia
eitb.eus
IDK Gipuzkoak, bestalde, garaipen handia erdietsi du Cadi La Seuren etxean.
Emakumezkoen Endesa Ligako hamargarren jardunaldian euskal derbia jokatu zen.
RPK Araski eta Gernika Bizkaia taldeek indarrak neurtu zituzten Mendizorrotzako pabiloian bizkaitarren garaipenarekin (40-59). Gasteiztarrak zazpigarren dira sailkapenean eta Gernika Bizkaiak hirugarren jarraitzen du,.
Garaipen handia lortu zuena IDK Gipuzkoa izan zen. Cadi La Seuren etxean 55-56 irabazi eta jaisteko postuak pixka bat urrunago dituzte orain gipuzkoarrek,.
10. JARDUNALDIA
Cadi La Seu 55-56 IDK Gipuzkoa
Valentzia 56-53 Bembibre
Q. El Pastor 94-98 Adelantados
Girona 52-40 Mann-Filter
Ensino 100-52 Al-Qazeres
RPK Araski 40-59 Gernika
C. Promete 57- 66 Per. Avenida