Itxi

Eurokopa

Gernikak Olivais jipoitu du Malosten (96-34)

Agentziak | Erredakzioa

Mario Lopezen taldeak etxean jokatuko du hurrengo kanporaketaren bigarren partida bart lortutako emaitzagatik.

Gernikaren garaipena Eurokopan. Argazkia: Gernika Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak aise irabazi zuen Eurokopako seigarren eta azken jardunaldiko partida Portugaleko Olivaisen kontrako neurketa.

Mario Lopezen neskek 96-34 jipoitu zuten F multzoko azken postuan dagoen taldea. Joaneko neurketan erraz irabazi zuten (46-70) eta oraingoan 62 puntuko aldea lortu hurrengo faseko play offetako zozketa errazagoa erdietsiz. 

Bizkaitarrek etxean jokatuko dute hurrengo kanporaketaren bigarren partida lortutako emaitza ona dela eta.

Lehen laurdenean 29-14 irabazten zuen Lointek Gernika Bizkaiak, atsedenaldian 59-22, hirugarren laurdenaren amaieran 80-27 eta partida amaieran 96-34.

Fitxa teknikoa

96 - Lointek Gernika (29+30+21+16): Ocete (5), Dietrick (4), Roundtree (8), Naiara Diez (12) eta Milic (12) -hasierako bostekoa-; Ariztimuño (9), Molina (6), Mazionyte (5), Arrojo (15), Nogaye Lo (20) eta Marta Alberdi.

34 - Olivais FC (14+8+5+7): Gelis Gonzalez (7), Rodrigues (11), Gonçalves (6), Martins (3) eta Barbosa (4) -hasierako bostekoa-; Da Silva (3), Da Costa eta Mendes.

Albisteak (3)