Itxi

Egutegi arrunta, arriskuan

NBAk itxiera patronala konfirmatu du

Erredakzioa

Jokalariak eta taldeen jabeak ez dira akordio batera heldu azken batzarrean eta munduko saskibaloi ligarik oneneko egutegia normaltasunez jarraitzeko arriskua dago.

David Stern. Argazkia: EFE

NBAko taldeetako jabeek ofizialki konfirmatu dute, David Stern komisionatuaren bidez, estatubatuetako ligako itxiera patronala. Jokalarien ordezkariak eta jabeak ez ziren akordio batera heldu azken batzarrean eta ‘lockout’ famatua konfirmatu egin da.

Itxiera patronalak arriskuan jartzen du datorren denboraldirako ohiko kirol egutegia. Denboraldia laburtu daiteke edota bertan behera gelditu akordioa lortzen ez bada.