Ilusioz gainezka
Euskal saskibaloi selekzioa, Argentinara bidean
ETB
Abuztuaren 7an Nocioni, Scola, Ginobili, Delfino eta gainerakoekin neurtuko dituzte indarrak Lasoren gizonek.
Euskadiko saskibaloi selekzioko kideak Argentinara bidean dira. Pablo Lasok zuzenduko duen selekzioak hiru partida jokatuko ditu han datozen 10 egunetan.
Garrantzitsuena, abuztuaren 7an; izan ere, Nocioni, Scola, Ginobili, Delfino eta gainerakoekin neurtuko dituzte indarrak euskal jokalariek. Lasok 12 jokalari deitu ditu, gehienak gipuzkoarrak. Guztiak ilusioz gainezka abiatzen ikusi ditugu gaur goizean Bilbotik.