Kargatzen...
Itxi

Denboraldi batez

Aranzazu Muguruzak kontratua berritu du IDK Euskotren taldearekin

Agencias | Redacción

Leer en Castellano

Entrenatzaile donostiarrak urtebetez berritu du kontratua. Jada, 2020-2021 denboraldirako taldea osatzeko lanean ari da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aranzazu Muguruza entrenatzaileak IDK Euskotren taldea zuzentzen jarraituko du 2020-2021 denboraldian, urtebetez kontratua berritu ostean. Muguruzak 1993tik darama proiektuaren buruan, taldeak unibertsitate mailetan jokatzen zuenetik.

Talde gipuzkoarra 2001ean hasi zen maila federatuetan lehiatzen, 2007an Emakumezkoen 2 Ligara igotzea lortu zuen, eta 2013 igo zen maila gorenera, gaur egun Emakumezkoen Endesa Liga deitzen denera. Zazpi urte jarraian daramatza taldeak mailarik altuenean, eta guztietan Aranzazu Muguruzak zuzenduta.

Entrenatzaile donostiarra 2020-2021 denboraldiko taldea osatzeko lanean ari da, eta ideiak oso argi ditu: "Denboraldi honetan egin ditugun akatsak zeintzuk izan diren ikusi dugu. Talde orekatua sortu behar dugu, gero petatxuak jartzen ez ibiltzeko. Aurten taldean egon diren jokalari gehienek euren kontratuak berritzea nahi dugu, ondo jokatzen ibili baitira eta ez litzatekeelako ona izango taldea guztiz aldatzea. Ondo funtzionatu duenari jarraipena eman behar zaio, eta hortik abiatuta horren ondo funtzionatu ez duten postuak indartu, eta kontratuak berritu ez dituzten jokalariak ordezkatu. Emitzak alde batera utzita, taldeak oso maila ona eman du, gogotik lan egin du, eta jokalariak oso batuta egon dira. Horregatik nahi dut hemen jarraitzeko aukera izan dezaten".

Denboraldia zaila izan da talde gipuzkoarrarentzat, baina Muguruzak ez du ilusioa galtzen. Gainera, datorren denboraldian Emakumezkoen Endesa Ligak bi talde gehiago izango ditu, guztira 16 taldek osatuko dutelarik: "Zaleek, babesleek eta jokalariek gehiago gozatzea da nire helburua. Hasieratik ondo hasi nahi dugu eta denboraldi on bat osatu".

Albisteak (2)

Bideoak (1)