Itxi

Kontratu berritzea

Urietak Araski zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian

Erredakzioa

Leer en Castellano

Madelen Urieta eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua denboraldi batez berritzeko. Entrenatzaile eta kirol-zuzendari lanak egingo ditu Urietak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Madelen Urieta entrenatzaileak denboraldi batez berritu du kontratua RPK Araskirekin, klubak astearte honetan iragarri duenez. Urietak bosgarren urtez jarraian zuzenduko du talde gasteiztarraren proiektua.

Entrenatzaile-lana kirol-zuzendaritzarekin uztartuko du Amurrioko 38 urteko teknikariak; ondorioz, taldea osatuko duten jokalarien altak eta bajak kudeatu beharko ditu. 2019an Emakumezkoen Endesa Ligako entrenatzaile onenaren saria jaso zuen beste behin.

Bestalde, Iratxe Rodriguez Araskiko presidentea oso pozik azaldu da kontratu-berritze honekin: "Ohore bat da kontratu-berritze hau iragartzea. Zalantza gabe, talde honen arima eta espiritua da. Ez dago Madelen baino inor hoberik Araskiren filosofiari jarraipena emateko. Madek gurekin jarraitzea luxu eta pribilegio bat da, baita klubarentzat ere, gure egituran ditugun jokalari gazteek ikasten eta saskibaloiaz gozatzen jarrai dezaten. Oso pozik gaude".

Albisteak (2)

Bideoak (1)