Abuztuaren 31 / irailaren 18
Dena prest Lituaniako Eurobasketerako
Erredakzioa
Guztira, izarrez betetako 24 selekzio. Eurobasketa zirraragarria izango da seguru. Saria, gainera, bikoitza izango da: ohikoa den podioa eta Olinpiar Jokoetarako txartela aurreneko bi sailkatuentzako.
Pau Gasol (Espainia), Dirk Nowitzki (Alemania), Tony Parker eta Joakin Noah (Frantzia) eta Andrei Kirilenko (Errusia) izango dira Lituaniako Eurobasketeko izar nagusiak. NBA krisi larrian murgilduta dago eta Olinpiar Jokoetarako bi txartel egongo dira jokoan. Guzti horrek Europako jokalari handien parte-hartzea eragin du.
Espainiakoa da taldean NBAko jokalari gehien dituen selekzioa: Pau Gasol (Angeles Lakers), Marc Gasol (Memphis Grizzlies), Serge Ibaka (Oklahoma City Thunder), Rudy Fernandez (Dallas Mavericks), Jose Manuel Calderon (Toronto Raptors) eta Ricky Rubio (Minnesota Timberwolves).
Guztira, 24 selekzio eta ia gehienak izarrez beteta. Eurobasketa zirraragarria izango da seguru. Saria, gainera, bikoitza izango da: ohikoa den podioa eta Londreseko Olinpiar Jokoetarako txartela aurreneko bi sailkatuentzako.