Itxi

Eurobasket 2011

Espainia-Polonia, (83-78): ÑBAk gehiegi sufritu du garaipena lortzeko

Erredakzioa

Uste baino lan gehiago egin behar izan dute Sergio Scarioloren mutilek. Poloniarrek maila ona eman dute.

Espainiak 83-78 irabazi dio Poloniari. Argazkia: EFE

Espainiako saskibaloi selekzioak garaipena lortu du Eurobasketek lehen partidan. Poloniari irabazi dio 83-78ko emaitzarekin.

Sergio Scarioloren taldeak agindu zuen markagailuan hasierako minutuetatik eta abantaila garrantzitsuak lortu zituzten. Poloniarrek, ordea, ez dute etsi eta azken txanpan aldeak murriztu dituzte. Espainiarengandik lau puntura ere geratu dira, baina ezin markagailua irauli.

Fitxa teknikoa:

83 - España (22+22+17+22):
Pau Gasol (29), Rudy (4), Navarro (23), Calderon, Marc Gasol (16) -hasierako taldea-, Reyes (1), San Emeterio (3), Ricky, Ibaka (7), Claver, Llull eta Sada.

78 - Polonia (15+16+21+26):
Berisha, Szewczyk (10), Kelati (18), Hrycaniuk (12), Koszarek (19) -hasierako taldea-, Lapeta, Skibniewski (4), Waczynski, Pamula (3), Leonczyk (6), Szczotka (6) eta Wisniewski.