Itxi

Eurobasket 2011

Portugal-Espainia, (73-87): Garaipen erraza ondo jokatu gabe

Erredakzioa

Scariolok zuzentzen duen taldeak ez du sufritu, baina Pau Gasol eta Navarro 20 minutuz kantxan egotea behar izan du.

Espainiak 73-87 irabazi dio Portugali. Argazkia: EFE

Espainiak 73-87 irabazi zion Portugali arazo gehiegirik gabe, baina Pau Gasol eta Navarro 20 minutuz kantxan egotea behar izan zuen taldeak partida gehiegi ez estutzeko.

Hasieratik amaierara Espainia nagusi izan zen. Konkretuki hirugarren minututik aurrera, ordura arte Portugal aurretik egon baitzen 5-6ko emaitzarekin. Portugalek, ordea, ez zuen asko iraun defentsan sendo egoten eta beherakada eduki zuen. Orduan Espainiak aldeak areagotu zituen eta garaipena lortu zuen 14 puntugatik (73-87).

Fitxa teknikoa:

73 - Portugal (16+20+16+21): Da Silva (2), Andrade (11), Evora (6), Miranda (13), Santos (9) –hasierako taldea-, Tavares (17), Costa (3), Minhava (2), Fonseca (4), Silva eta Gonçalves (6).

87 - Espainia (26+27+24+10): Pau Gasol (20), Rudy (9), Navarro (17), Calderon (7), Marc Gasol (10) –hasierako taldea-, Reyes (10), San Emeterio (1), Ricky (5), Ibaka (4), Claver, Llull (2) eta Sada (2).


Albisteak (1)