Itxi

2020-2021 denboraldirako

Roso Buch, Lointek Gernikaren lehen fitxaketa

eitb.eus

Leer en Castellano

Valentzia Basket taldetik heldu da, 27 urte ditu, eskolta postuan jokatzen du, eta klubak hurrengo denboraldirako baieztatu duen hirugarren jokalaria da.

Ona Buch

Lointek Gernika Bizkaia taldeak 2020-2021 denboraldirako lehen fitxaketa iragarri du, astelehen honetan. Roso Buch kataluniarra Valentzia Basket taldetik heldu da, eta eskolta postuan jokatzen du.

Buchek 27 urte ditu eta 1,73 metroko altuera du. Itziar Ariztimuñoren eta harrobiko Marta Alberdiren kontratu berritzeak kontuan hartuta, klubak datorren denboraldirako baieztatu duen hirugarren jokalaria da.

Eskolta postuan jokatzeaz gain, joko-antolatzaile bezala jokatu dezakeela azpimarratu du Lointek Gernikak. Denboraldi honetan, 6,8 puntu, 2,8 errebote eta 2,2 asistentzia erdietsi ditu batez beste, partidako 21 minutu jokatuta.

Buch "oso pozik" sentitzen da, eta Malosteko etapa berriari ekiteko gogoarekin. Gernikara heldu baino lehen, Bembibren (2012-2015), Conqueron (2015-2016), Gironan (2016-2020) eta Valentzian (2020) aritu da.

Bideoak (2)