Eurobasket 2011
Espainia-Eslovenia (86-64): Scariolorenak, finalerdietarako sailkatuta
Erredakzioa
Espainiako selekzioak Esloveniakoa garaitu du, hirugarren laurden bikain bat egin ondoren. Finalerdietan Mazedoniaren aurka jokatuko du Espainiak.
Espainiako saskibaloi selekzioak Lituaniako Europako Txapelketako finalerdiak jokatzeko txartela lortu du, Kaunasen Esloveniako selekzioa garaitu ondoren 86-64ko emaitzarekin.
Espainiak datorren ostiralean 20:00etan jokatuko ditu finalerdiak, Mazedoniaren aurka. Mazedoniarrek Lituania kanporatu du (67-65).
Final-laurdenetako gainerako bi partidak ostegunean jokatuko dira: Frantzia-Grezia (17:00etan) eta Errusia-Serbia (20:00etan).
Fitxa teknikoa:
86 - Espainia (16+19+36+15): PauGasol (19), Rudy (8), Navarro (26), Calderón (9) y Marc Gasol (7)-hasierako bostekoa-, Reyes (3), Ricky, San Emeterio (2), Llull (3), Claver,Sada eta Ibaka (9).
64 - Eslovenia (23+8+14+19): Lakovic (3), Muric(4), Z. Dragic (2), Begic (10) y Lorbek (7) -hasierako bostekoa-, Slokar(4), Ozbolt (6), Rupnik (2), Smodis (6), Udrih, G. Dragic (14) eta Jagodnik (6).