Frantziari 98-85 irabazita
Espainia, 2011ko Eurobasketeko txapeldun
Erredakzioa
Scariolok zuzentzen duen taldeak 98-85 irabazi dio Frantziari finalean nagusitasun osoz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainia izendatu da Europako txapeldun Frantziari 98-85 irabazita Eurobasketeko finalean.
Sergio Scariolok zuzentzen duen selekzioa jaun eta jabe izan zen hasieratik. Lehen laurdenean Frantzia ondo aritu zen eta lanak eman zizkion Espainiari, baina bost puntuko abantailarekin bukatu zuen lehen laurdena Espainiak (25-20). Bigarren laurdenean espainiarrek aldeak areagotu ziztuzten eta partida 50-41eko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean ia erabakita utzi zuen norgehiagoka (75-62). Azken laurdenean ez zuen Espainiak arazorik izan aurreko laurdenean lortutako emaitzari eusteko eta 98-85eko emaitzarekin Europako txapeldun izendatu ziren espainiarrak.
Fitxa teknikoa:
98 - Espainia (25+25+25+23): Pau Gasol (17), Rudy (14), Navarro (27), Calderón (17) eta Marc Gasol (11) -hasierako bostekoa-, Ricky, Llull (4), Sada (2), Reyes (2), Claver, San Emeterio eta Ibaka (4).
85 - Frantzia (20+21+21+23): Noah (11), Batum (10), Parker (26), Pietrus (4) eta Diaw (12) -hasierako bostekoa-, Seraphin (4), Albicy (1), Kaudi (3), Traore (4), De Colo (2), Tchicamboud eta Gelabale (8).