Balizko positiboa
Araskik entrenamenduak eten ditu, koronabirusagatik
Agentziak | Erredakzioa
Klubak balizko positibo bat antzeman du plantillan eta egindako proben emaitzen zain dago beharrezko neurriak hartu eta ohiko jarduerara itzultzeko.
Emakumezkoen Ligako Kutxabank Araski taldeak aste honetan bertan hasitako denboraldi-aurreko entrenamenduak eten dituela iragarri du ostiralean.
Ohar batean aditzera emandakoaren arabera, "azken orduetan egindako osasun azterketetan lehen taldeko jokalarien artean balizko positibo bat antzeman ostean, aurre-denboraldia eteteko erabakia" hartu dute "kasu hori konfirmatu arte".
Kasua konfirmatuz gero, aurreikusitako protokolo guztiak ezarriko dituzte.