Entrenamenduetara itzulera
Araskik aurre-denboraldiari ekin dio berriro, PCR negatiboen ostean
Agtentziak | Erredakzioa
Entrenamenduak ostiralean eten zituzten lehen taldekoan balizko positibo bat antzeman ostean.
Emakumezkoen Ligako Araski taldeak aurre-denboraldiari berriro ekingo diola iragarri du igande honetan, PCR proba guztiek negatibo eman dutela ikusita.
Ostiralean, klubak aurre-denboraldiko entrenamenduak etetea erabaki zuen lehen taldean balizko koronabirus positibo bat antzeman ostean.
Jokalariari larunbatean egindako probek emaitza negatiboa eman dute eta, ondorioz, klubak ohiko jarduera berrabiatzea erabaki du osasun agintarien eta euskal federazioaren protokoloari jarraituta.