Irailak 12, larunbata
Lointek Gernikak Valentzia Basketen aurka jokatuko du Superkopako finalerdian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Beste kanporaketan Spar Girona eta Perfumerias Avenida izango dira aurrez aurre. Superkopa Bilbao Arenan jokatuko da, irailaren 12an eta 13an.
Lointek Gernika - Valentzia Basket eta Spar Girona - Perfumerias Avenida partidak izango dira irailaren 12an eta 13an Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den emakumezkoen Superkopako bi finalerdiak, Bizkaiko hiriburuan egindako zozketak erabaki duenez.
Larunbateko lehendabiziko finalerdian gernikarrak eta valentziarrak izango dira nor baino nor gehiago, 19:00etatik aurrera. Ondoren, 21:15ean, Spar Girona eta Perfumerias Avenida taldeen txanda helduko da. Finalerdietako bi irabazleak igandean jokatuko dute finala, 21:00etan .
Superkopako txapelketa Espainiako Saskibaloi Federazioak martxoaren 15ean ezarritako konfinamenduaren ostean antolatuko duen lehen ekitaldia izango da.
Spar Girona da egungo txapelduna; aldiz, Perfumerias Avenida da bere palmaresean titulu gehien dituen kluba, zortzirekin. Lointek Gernika eta Valentzia Basketentzat, ordea, torneoan parte hartzen duten lehen aldia izango da.