Superkopa Endesa
Regal Bartzelona-Real Madril (74-70): Katalanak, finalera
Erredakzioa
Xavi Pascualen mutilek Baskoniaren aurka jokatuko dute final handia azkenengo laurdenean Real Madril gainditu eta gero. Navarrok markagailua irauli du talde blaugrana finalerako sailkatzeko.
Regal Bartzelonak jokatuko du 2011ko Superkopako final handia Caja Laboral Baskoniaren aurka. Katalanek 74-70 gainditu zuten Real Madril azkenengo laurdenean markagailua iraulita. Navarrok ederki gidatu zuen talde erasoan azken minutuetan eta Pascualen mutilek garaipena eskuratu zuten kanpoko jaurtiketei esker. 35. minutuan 60-65 markagailuan azpitik izan zen Bartzelona, baina Lasoren mutilek erritmoa jaitsi zuten eta finala katalanek jokatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Bartzelona Regal (21+14+17+22): Huertas (13), Navarro (12), Eidson (5), Lorbek (15) eta Ndong (9) -hasierako bostekoa-; Sada (-), Ingles (2), Mickael (1), Wallace (8) eta Vazquez (9).
Real Madril (13+20+25+12): Llull (12), Pocius (14), Suarez (4), Velickovic (4) eta Begic (8) -hasierako bostekoa-; Sergio Rodriguez (4), Carroll (14), Mirotic (-), Reyes (2) eta Tomic (8).