Bilbao Arenan
Gernika, Endesa Superkopako txapeldunordea
eitb.eus
Perfumerias Avenidak irabazi zion finala Lointek Gernikari (50-66) Bilbao Arenan igandean jokatuko partidan.
Perfumerias Avenida taldeak bere bederatzigarren Superkopa erdietsi zuen Lointek Gernika Bizkaiari irabazita (50-66) Bilbao Arenan igandean jokatuko finalean.
Lehen laurdena 15na amaitu zen, joko oso parekatua eta Gernikak baloi guztiak borrokatzen zituen, horri esker atsedenaldira Mario Lopezen taldeak partidan egotea lortu zuen (31-32).
Hirugarren laurdenean gauzak aldatzen hasi ziren, kanpoko jaurtiketetan asmatzen hasi ziren Perfumerias Avenidako jokalariak eta defentsa zorrotz bati esker 0-13ko partziala erdietsi zuten neurketa erabat apurtzeko (31-45). Azken laurdenean abantaila mantendu zuten Salamancakoek Superkopa berriro irabazteko.
ESKERRIK ASKO ¿¿¿ pic.twitter.com/chv8JfZHCb
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) September 13, 2020